Hemen zaude Espacio de Trabajo

Ekintza berria Etxebarrin

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 9. maiatza 2012 09:44

Maiatza Etxebarrin ekintza berri batekin hasi da.
25 pertsona inguru joan den igandean (maiatzak 6) bildu ginen falopia japonica-ri  atsedenik ez emateko asmoz.  Ikaragarri hazten den landare bat izanik ere, batez ere urte sasoi honetan, ikusi dugu iaz bertako landareak landatu genituen lekuetako batzuetan ez dela berriro atera. Hau dudarik gabe berri pozgarri bat da, batzuetan iruditu ez arren gure lanak emaitzak ematen dituela erakusten baitu.
Aipatzekoa da ere landatzen joan garen bertako landare gehienek ondo sustraitu dutela, eta asko loretan daudela. Basahate bikoteak ere urtero bezala bertan egin du había, beraz haiek guere lanarekin ez izutzeko  ardura berezia izan genuen.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu berriro ere lan egitera urbildu zineten guztioi, bereziki Tarrasta, Emaús Fundazioa, eta Peñaskal Fundazioko neska mutilei.
Hurrengorarte!!

Kategoria : Proiektua Etxebarrin

Urmaelen berreskuratzea eta biodibertsitatea mantentzeko ekintzak Galdamesen

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 19. urria 2011 14:35

Egun on!!  

Datorren urriaren 22an (larunbata) “Urmaelen berreskuratzea eta biodibertsitatea mantentzeko ekintzak Galdamesen” proiektuaren ekintza berri bat burutuko dugu. Ekintza honen bidez anfibioentzako urmaeletan hobekuntza lanak egingo ditugu (hesiak ipintzea, anfibioentzako babeslekuak eraikitzea…) “El Sauco” izeneko tokian. Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu denok batera kanpoan lan enginez goiz ezinobe bat igaro dezagun. Lekua eta ordua ondorengoak izango dira:

Eguna: Urriak 22, larunbata

Ordua: 9:30ak (ekintzak 13:30 arte iraungo du gutxi gora behera)

Lekua: Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrua

Betiko bezala, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue.

¡¡Zuen zain egongo gara!!

Ez da beharrezkoa izena ematea, baina eskertuko genizueke zuen partehartzea baieztatzea email edo telefono

bidez. Gizartenatura (EDE Fundazioa) Tlf: 94.400.99.99 info@fundacionede.org www.gizartenatura.org

Kategoria : Proiektua Galdamesen

Bertako basoa berreskuratzen Muskizen

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 13. urria 2011 11:56

Egun on!!
 Datorren larunbatean (Urriak 15) Muskizen bertako basoa berreskuratzeko ekintza berria antolatu dugu. Egingo ditugun lanak dira:
  • Sastrakak kendu modu selektiboan
  • Txorientzako habi-kutxak eskegitzea
Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Lekua eta ordua aurreko jardunaldietan bezala, ondorengoak izango dira:
  • Ordua: 09:30ak (ekintzak 13:00 arte iraungo du gutxi gora behera)
  • Lekua: Poligonoa ( Muskizko Ikastola aurrean)
Betiko bezala, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue.

 

Zuen zain egongo gara!!

Kategoria : Proiektua Muskizen

Landare inbaditzaileak eta zaborrak kentzen Etxebarriko ibaiertzean

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 11. urria 2011 11:36
Kaixo denoi!

Hemen dauzkazue irudi batzuk joan den larunbatean egin genuen lanaren erakusgarri. 15 bat pertsona izan ginen (banakako pertsona interestuak, Tarrastako lagunak, Eko Deusto, IZATE, etab.) inbaditzaileak kentzen eta zaborrak batzen ibai bazterrean.  

Argazkietan ikusten dituzuen lore horiak garai honetan loratzen den Heliantus tuberosus landare inbaditzailearenak dira. Ez zaitezte bere edertasunaz fidatu, oso inbaditzailea eta kontrolagaitza den landare bat ezkutatzen baitu!  

Mila esker danori parte hartzeagatik. Hurrengo ekintzan ikusiko gara!!

Kategoria : Proiektua Etxebarrin

Etxebarriko ekintzekin itzultzen gara!

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 3. urria 2011 12:01

Datorren larunbatean (Urriak 8) landare inbaditzaileak kentzeko jardunaldi bat antolatu dugu, “Nerbio ibai-ertzaren berreskuratzea Etxebarrin” proiektuaren barruan. Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu denok batera kanpoan lan enginez goiz ezinobe bat igaro dezagun. Lekua eta ordua, ondorengoak izango dira:


Eguna: Urriak 8, larunbata
Ordua: 10ak (ekintzak 13:30 arte iraungo du gutxi gora behera)
Lekua: Ametzola Parkea

Betiko bezala, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue.

¡¡Zuen zain egongo gara!!

Kategoria : Proiektua Etxebarrin

Lehendabiziko ekintza “El Sauco”-ko ingurunean (Galdames)

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 30. ekaina 2011 12:17

Nahiz eta temperatura izugarri beroak iragarrita izan 15 pertsonatik gora bildu ginen joan de igandean (ekainak 26) Galdamesen anfibioentzako urmaeletan lan egiteko. Azkenean eguraldia uste baino hobeto portatu zen eta lan polita egin genuen. Urmael berri bat prestatu eta pista erdian sortzen ziren ur putzuak konpondu genituen.

Hona hemen argazki batzuk!!



 

Kategoria : Proiektua Galdamesen