Hemen zaude Espacio de Trabajo

Bertako basoa berreskuratzen Muskizen

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 13. urria 2011 11:56

Egun on!!
 Datorren larunbatean (Urriak 15) Muskizen bertako basoa berreskuratzeko ekintza berria antolatu dugu. Egingo ditugun lanak dira:
  • Sastrakak kendu modu selektiboan
  • Txorientzako habi-kutxak eskegitzea
Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Lekua eta ordua aurreko jardunaldietan bezala, ondorengoak izango dira:
  • Ordua: 09:30ak (ekintzak 13:00 arte iraungo du gutxi gora behera)
  • Lekua: Poligonoa ( Muskizko Ikastola aurrean)
Betiko bezala, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue.

 

Zuen zain egongo gara!!

Kategoria : Proiektua Muskizen

Mantenu lanak Muskizeko lursailean

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 30. ekaina 2011 11:58

Joan de larunbatean (ekainak 25) Muskizeko lursailera hurbildu ginen persona bolondres batzuen laguntzaz mantenu lanak egiteko. Batez ere sastraka garbiketa eta inausketa lanak egin genituen joan den neguan landatu genituen zuhaitzen inguruan laharra eta iratzea garbitzeko. Urmaela ikuskatzen ere ibili ginen eta lehendabiziko bizi zeinuak ikusi genituen: zapatariek eta intsektu larbek urmaela hartu dute!

Betiko bezela, argazki batzuk uzten dizkizuegu proiektua nola doan ikus dezazuen.

 

Kategoria : Proiektua Muskizen

Muskizen afibioentzako urmael berria daukagu

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 12. apirila 2011 13:03


Ikerketa askok erakusten dute anfibioak galtzeko arrisku haundian daudela mundu mailan, eta espezie hauek ugaztun edo hegaztienak baino galtzeko arrisku haundiagoa dutela.

Horregatik larunbat honetan gogor lan egin dugu Muskizeko lursailan anfibioentzako urmael bat eraikitzeko. Jakitun garelako ekintza txikien bidez, eta eskulan pixka batekin espezie hauen bizitza eta ugalketa hobetu eta erraztu dezakegula ingurune honetan.

Orain euriak gure urmaela bete dezan itxarotea besterik ez zaigu gelditzen…hementxe dauzkazue argazki batzuk!!

Mila esker lanetan parte hartu zenuten guztioi!!




Kategoria : Proiektua Muskizen

Anfibioentzako urmael bat eraikiko dugu Muskizen!!

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 4. apirila 2011 12:27

Egun on!!


Datorren larunbatean (Apirilak 09) Muskizen bertako basoa berreskuratzeko ekintza berria antolatu dugu. Egingo ditugun lanak dira:
 Egingo ditugun lanak dira:
  • Anfibioentzako putzu bat eraikitzea
  • Lursailean orain arte egindako lanen jarraipena eta mantenu lanak egitea
Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Lekua eta ordua aurreko jardunaldietan bezala, ondorengoak izango dira:
  • Ordua: 09:30ak (ekintzak 13:00 arte iraungo du gutxi gora behera)
  • Lekua: Poligonoa (Ikastola aurrean)
Betiko bezala, beharrezko material guztia guk jarriko dugu, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue.

¡
¡Zuen zain egongo gara!!

Kategoria : Proiektua Muskizen

200 zuhaitz baino gehiago landatu dira Muskizen

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 24. urtarrila 2011 12:01

Aritzak, lizarrak, urkiak, urritzak,  gaztainondoak…horrela bertako basoetako 14 espezie ezberdin zenbatu arte (guztira 250 landare), landatu genituen joan den zapatuan Muskizeko lursailean. Gero zuhaitz bakoitza laranja koloreko zinta banarekin seinaleztatu ziren horrela sasi artean galdu ez daitezen, eta hurrengo hilabeteetan egin beharko ditugun sasi-garbiketa lanak errazteko.

Beste behin ere ekintza honetarako hogei bat pertsonaren parte hartzea izan genuen: Muskizeko EISEko gazteak, IZATEko bazkide eta lagunak, Muskizeko biztanleak, eta beste ainbat lagun.

Denoi mila esker, bertako basoko lursail txiki honen berreskuratzean parte hartzeagatik eta sortutako lan giro onarengaitik. Hementxe dauzkazue azken ekintza honetako argazki batzuk.

Datorren ekintzetan ere zuek denok gurekin partehartzen jarraitzea espero dugu!

       

Kategoria : Proiektua Muskizen

Urte berriak, Muskizen ekintza berria ekarri digu!

Lan Esparrua - Espacio de Trabajo 14. urtarrila 2011 11:58


Azkenean heldu da Muskizeko lursailan landatzeko garaia.

Lursaila sastrakaz garbitzeko jardunaldien ondoren,  datorren zapatuan (Urtarrilak 22) landaketa lanak egingo ditugu. Batez ere aritzak, lizarrak, urkiak, urritzak,  gaztainondoak, etab. landatuko ditugu eta hauekin batera bertako ariztietan hazi ohi diren beste espezie batzuk ere.

Egun honetarako, beti bezala, zuen parte hartzea espero dugu. Aurreko ekintzetarako bezala ordua eta lekua honako hauek dira:

Eguna: Urtarrilak 22 (Zapatua)
Ordua: 9:30 ak
Lekua: Poligono Auzoa, Ikastolaren aurrean

Hantxe ikusiko gara!!

 

Kategoria : Proiektua Muskizen